DONOSTIA EGUNA
DANBORRAK EDERKI ASTINDUZ Jai-giro bikaina izan genuen Donostia egunean! Danbor eta kupelak indarrez astindu genituen, Sarriegiren doinuak jarraituz, poz-pozik. Mila esker denei!
Alaitasun eta ilusio handiz jaso genituen ikastolan Mari Domingi, Txomin eta Eguberrietako kontakizunak opor aurreko egunetan. Aitor Enea etxetxoaren leihoetan, hamaika sorpresa jaso genitun, dantza, abesti eta opariz gainezka. San Tomasetan txistorra gozoa ere jan genuen lagun artean!! Ze oroitzapen ederrak! Ametzagainan, gainera, azoka dotorea izan genuen guztiok ekarritako jakiekin. Mila esker!
(argazkiak haunditzeko klikatu bakoitzean)
![]() | ![]() |
Udazken festa ederra ospatu genuen ostiralean!! Danbolina eragin genuen guztion artean, txandaka, eta gaztain goxo-goxoak prestatu genituen. Ondoren, gaztainez gain, odolki ogitartekoa dastatzeko aukera ere izan genuen. Amaitzeko, “Azaroak hamaika” abestia kantatu genuen. Egun bikaina izan zen!!
(argazkiak haunditzeko klikatu bakoitzean)
![]() | ![]() |
![]() |
Konkorreneako patioaren lanak bizi ari dira aurreratzen. Hodiak, eszenatokia, lur tontorrak, eserlekuak... Bertan jolasteko irrikitan gaude! Lanak aurrera doaz!

PORRONTXOAK 2022
Ederki gozatu ditugu Porrontxo jaiak! Buruhandiak ikastolako jolastokira ere iritsi ziren, eta guztiok gozatu genuen batetik bestera, korrika eta algaraka!. Hurrengo ikasturterarte Porrontxo eta Porrontxa!!